22/10/2026
Amalia eta Haizea gara, nekazaria eta sukaldaria, eta elikagaien ziklo osoarekiko dugun begiruneak eta elikaduraren garrantziaz dugun begiradak batu gaitu mahaiaren bestaldean.
MAHAIAREN BESTALDEAN, ZAPOREEN MEMORIA tailerrak sortu ditugu,memoriak eta intuizioak sortzen dituzten jakintzak partekatzeko, sukaldatzeko eta plazerretik jateko asmoz.
Aurten tailer ziklo berri batekin gatoz, urteko sasoi bakoitzean hitzordu bat eginez. Fikako Negutegian elkartuko gara, barazkiak protagonista izango dituen menu bat diseinatu, prestatu etaelkarrekin dastatzeko. Zaporeen eta oroitzapenen arteko loturak ezagutzeko bidaia izango da, elikagaiekin berriz konektatzeko eta sukaldatzearen zein jatearen plazera berreskuratzeko, elikagaien ezagutzatik abiatuta.
Hurrengo hitzordua udazken betean dugu, azaroaren 19an, Bazatoz?