07/07/2026
Nerabezaroan sexu- edo genero-identitatea ukatzea gutxitan adierazten da debeku edo erabateko ezezko baten bidez; askotan, zaintza, zuhurtzia edota maitasunaren itxura hartzen du.
Erreakzio horien atzean beldurra egoten da. Seme-alaben bizitza zailagoa izango ote den, gizartearen epaiari aurre egin beharko ote dioten, ulertzen ez den zerbait nola lagundu ez jakiteari, eta, batzuetan, gizon izateak, emakume izateak edo desiratzeak zer esan nahi duenari buruz ditugun usteak berrikusi behar izateari lotutako beldurra.
Baina bada egiturazko beste arrazoi bat ere: heterosexualitatea eta genero-identitate zisgeneroa "berezkoa" balira bezala erakutsi dizkigun kultura batean hazi gara; gainerako guztia, berriz, azaldu, justifikatu edo, kasurik okerrenean, zuzendu beharreko zerbait balitz bezala.
Beldur hori ulergarria da. Baina ezin da beldur hori aurrean dugun pertsonaren bizipena zalantzan jartzeko arrazoi bihurtu.
LGTBIQ+ gazteen osasun mentalari buruzko ikerketek argi erakusten dute sufrimendua ez dela identitatetik bertatik sortzen, baizik eta ingurutik jasotzen duten arbuio esplizitu edo sotiletik.
Familiaren babesa sufrimendu psikologikoaren aurrean d**oen babes-faktorerik garrantzitsuenetako bat da. Eta babes hori, haien hitza sinetsi eta kontatzen digutena benetan serio hartzen dugunean hasten da.
Zure seme-alaba hobeto ulertu eta laguntzeko orientazio profesionala behar baduzu, lagun zaitzakegu.
Hemen gaude.
La negación de la identidad sexual o de género en la adolescencia rara vez se expresa como una prohibición, sino en forma de cuidado, prudencia, y también amor.
Detrás de las famiilias está el miedo a que la vida de sus hijes sea más difícil, al juicio social, a no saber cómo acompañar algo que no entienden. Ese miedo es comprensible. Lo que no es sostenible es que se traduzca en no creer a quien tenemos delante.
El apoyo familiar es uno de los factores de protección más importantes frente al sufrimiento psicológico. Y empieza el escuchar, confiar y dejar abierta la puerta para que puedan seguir contándonos quiénes son. A pesar de no tener todas las respuestas.
Para eso hace falta tiempo. Y a veces también un acompañamiento.
Aqui estamos.