29/05/2026
🚀 LAN ESKAINTZA: Jarduera Fisikoaren Orientatzailea (Durangaldea)
Talde dinamiko baten parte izan nahi duzu pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko? Athlon-en zure zain gaude!
Gure taldea hazten ari da eta Jarduera Fisikoaren Orientatzaile bila gabiltza Durangalderako
🎯 Zer eskatzen dugu?
Formazioa: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Baloratuko dugu: Bizi-ohitura aktibo eta osasungarrien sustapenean esperientzia eta prestakuntza izatea.
📍 Lan lekua: Durangaldea
Zure karrera profesionalean beste urrats bat emateko prest bazaude eta gure balioekin bat egiten baduzu, hemen duzu aukera!
📧 Bidal ezazu zure CVa helbide honetara: [email protected]
Batu zaitez gure taldera eta lagundu iezaguzu gizarte aktiboago eta osasungarriagoa eraikitzen! 🌍✨