17/06/2026
Sabelaldeko puztutasuna edo distentsio abdominala oso ohikoak diren sintomak dira.
Sabelaldeko puztutasuna sentitzen denean sabelaldean presioa edo inflamazioa d**oenaren sentsazioa d**o. Kasu horretan puztutasuna ez da beti agerikoa izaten. Distentsio abdominala d**oenean aldiz, agerikoa da, gerri perimetroan nabaritzen da.
👉Arrazoi ezberdinengatik sortu daiteke (biak batera ere eman daiteke):
-Azkar jatea.
-Kolpera zuntz gehiegi kontsumitzeak.
-Disbiosia (hesteetako mikrobiotaren desoreka)
-Sibo, SII, zeliakia...
-Intolerantzia (fruktosa, laktosa...)
-Disinergia abdominofrenikoa. Alterazio funtzionala diafragmaren eta sabelaldean aurkitzen diren muskuluen arteko koordinazioan
-Estresa
-Besteak
✋Askotan joera hasieratik elikag*i asko baztertzekoa izaten da (glutena, lekaleak…). Hala ere, ez bada bestelako sintoma digestiborik, hobe da oinarrizko aldaketekin hastea. Kasu askotan aldaketa batzuek eginez hobekuntza nabaria izaten baita.
👉Hona hemen gomendio batzuk:✨
-Lasai jan, ongi murtxikatuaz eta modu kontzientean.
-Estresaren gestio egokia (norberarentzako denbora hartu, kirola egin, arnasketak egin…)
-Disbiosia eragin dezaketenak neurrian kontsumitu. Batez ere elikag*i ultraprozesatuak (azukrea, gantz ez osasungarriak, emulsionatzaileak, edulkoratzaileak, gatza… aberatsak diren elikag*iak) eta alkohola.
-Hesteentzat onuragarriak izan daitezkeen elikag*iak kontsumitu: zuntzetan aberatsak diren elikag*iak (frutak, barazkiak, lekaleak…), efektu probiotikoa (kefirra, txukruta…) eta prebiotikoa (almidoi erresistentea, oloa, fruitu lehorrak…) dituztenak
👉Sintomak mantenduz gero, distentsioa zerren ondorio den aztertu beharko litzateke, oinarrian liseri aparatuko afekzio edo arazo bat egon daiteke eta. Kasu horretan d**okion tratamendua jarraitu beharko litzateke.