02/10/2019
Goraizeak eta jendearen orrazkerak aitzakipean hartuta jardun dut azken 20 urteetan...ileapaindegia izan da nere lanbidea eta arlo profesionalean etengabeko ikaskuntzan aritu naiz eta nere lekutxoa bilatu dut Ordizian urte guzti hauetan bezero eta lagun izan ditudan guztiekin...eremu profesionala garrantzitsua bada ere zer esan urte guzti hauetan maila pertsonalean bizitako garapena eta ikasketak ere goraize, bezero eta lagun hauekin elkarbanatzeko aukera izateak ere pertsona hobeagoa izaten lagundu didanaren ustea daukat ...bizitzak dituen momentu eder eta gogorrak...eta beti hor egon zarete nere ondoan, nere lanbidea eta ni babesten eta horrek bihotzez asebetetzen nau eta bihotzez eskertzen dizuet. Eta bizitzak aurrera darrai baita gure ikaskuntzak ere eta nere goraizeak eta ilusioak hezkuntza mundura ekarri naute oraingoan...hainbeste eman didan eta maite dudan lanbide honen etorkizuna marrazten laguntzera...lanbide honek eta goraizeak eduki ditzaketen sekretuak konpartitu eta hortik sortzen diren harreman horiek duten balioaz jabetzen laguntzeko. Pozik nago, asko ikasi dudalako eta ikasten jarraitzeko aukera dudalako. Mila esker nere ondoan egon zareten guztioi.